Asteazkenean emaitzak jasotzeko zain daude ikasleak

Guaixe 2022ko eka. 10a, 09:15

Ikasleak azterketak egitera sartzen. NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOA

Ibarreko 56 ikaslek Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa egin dute aste honetan.

Egindako azterketen emaitzak jakin eta horrek nahi duten unibertsitate ikasketak egiteko aukera emanen dien jakiteko zain daude 56 ikasle sakandar. Asteartean hasi eta atzora arte Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioko azterketak egin zituzten Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Herrialdean ebaluazioa pasa zuten 3.708 ikasleen artean zeuden sakandarrak. Haietatik 2.756 ikaslek gaztelaniaz egin zuten, eta 952k euskaraz. Azken horien artean zeuden ibarreko 56 ikasleak. Haietako 48k Altsasu Bigarren Hezkuntzako Institutuan egin dituzte Batxilergoko ikasketak. Haietatik 41 ikasturte honetako ikasleak dira. Gainontzekoak aurreko ikasturteko ikasleak, beraien nota hobetzeko probaldira aurkeztu direnak. Gainontzeko zortzi ikasleak Iruñeko Biurdana institutuaren bidez aurkeztu dira azterketetara. Irurtzungo bost ikasle eta Arakilgo hiru dira.