Hondakinak ez sortzeko? Konpondu

Guaixe 2022ko eka. 13a, 08:36

Hondakinen sorreraren prebentzioan sentsibilizatzeko Sakanako Mankomunitateak eta Batuta Sakana elkarteak Kafe Konpondu jarduera eskaintzen ari dira.

Sortzen ditugun hondakin kopurua murrizteko moduetako bat konpontzea da. Etxe tresna elektrikoak, altzariak, jostailuak, aulkiak eta bestelakoak konponduta haien bizia luzatu, dirua aurreztu eta hondakinak sortzea eragozten da. Horregatik konponketak egin eta haiek nola egin ikasteko Kafe Konpondu jarduera herri herri dabil egun hauetan. Saio horietan konponketetan trebeak diren pertsonak zerbait konpontzeko premia duten pertsonak harremanetan jartzen dira, eta giro ederrean objektuari bigarren bizitza emateko ahalegina egiten dute. 

Sakanako Mankomunitatearen Hondakin Bilketa Zerbitzuak antolatzen du jarduera eta Batuta Sakana elkarteko kideak dira herriz herri dabiltzanak. Hileko lehen astean Arruazu eta Dorraotik pasa ondoren, joan den astean Izurdiagan, Urdiainen, Ziordian eta Iturmendin egon ziren. Aste honetan Lakuntza, Etxarren eta Bakaiku bisitatuko dute. Zerbitzutik jakinarazi dutenez, Kafe Konpondu jarduera herriz herri ibiliko da udazkenean atzera ere. 

Kafe Konpondu saioen egutegia      
Eguna Herria Tokia Ordua
Garagarrilak 13, astelehena Lakuntza Plaza edo kultur etxea* 17:30-20:30
Garagarrilak 15, asteazkena Etxarren Plaza edo frontoia* 17:30-20:30
Garagarrilak 17, ostirala Bakaiku Plaza edo udaletxea* 17:30-19:30
*Eguraldi txarra egiten badu Kafe Konpondu eginen den tokia.