Ehiza barrutia sortzeko proiektua

Guaixe 2022ko eka. 23a, 11:20
Ehiztaria uxaldi batean parte hartzen. ARTXIBOA

Lur jabeek haien lurrak han ez sartzeari uko egin diezaiokete garilaren 5era arte.

Lakuntzako Udalak ehiza barrutia sortzeko tramitazioa hasi du. Haren baitan Lakuntza, Arruazu eta Arbizuko dermioak sartuko lirateke. Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatutakoa betez, Lakuntzako Udalak jakinarazi du ehiza barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera dutela beraien lurrak proiektatutako ehiza barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko. Horretarako, garilaren 5era arteko epea dute. Ehiza barrutia eratzeko proiektua Lakuntzako udaletxeko bulegoan jendaurrean egonen da.