Arte martzialak

Arte martzialen topaketa Zelandin

Guaixe 2022ko eka. 16a, 11:30

Amets elkarteak antolatutako Euskal Herriko emono dan tai sen IV. Topaketan 40 borrokalarik hartu zuten parte

Euskal Herriko emono dan tai sen IV. topaketak izan ziren larunbat goizean Altsasuko Zelandi kiroldegian. Topaketa Euskal Herriko yoseikan budo taldeak biltzen dituen Amets elkarteak antolatu zuen. Altsasuko, Etxarri Aranazko eta Iruñeko taldeek parte hartu zuten borrokaldietan,  Iparraldekoek ezin izan baitzuten hurbildu. Txiki eta helduen arteko borrokak izan ziren

Aritz Agirrebengoak, Koxe Perezek, Unai Irigoienek eta Irati Altzelaik egin zituzten gidari lanak, eta Raul Barrena aritu zen epaile. Txiki eta helduendako taldekako armen lehiaketak izanen dira.