Partzuergoko herri lurretako aprobetxamenduak eta bideak araututa

Irurtzun eta Etxeberri Aizkorberako errepidetik. ARTXIBOA

Irurtzun-Etxeberriko Fazeriako Batzarrak Herri lurretako aprobetxamenduak eta bideak arautzen dituen ordenantza onartu du.

Elkarrekin partekatzen duten lurrak dituzte Irurtzunek eta Etxeberrik, eta hango herritarrek aprobetxatu eta erabil ditzakete. Horien administrazioa, xedapen-egintzak, defentsa, berreskurapena eta aprobetxamendua egoki kudeatzeko ordenantza onartu du partzuergoa kudeatzen duen batzarra, Irurtzungo Udalak eta Etxeberriko Kontzejuak osatzen dutena. Onartutako araudian, besteak beste, larreen kudeaketa, haien erabilera herritarren esku nola utzi, etxerako egurraren aprobetxamendua, bestelako aprobetxamenduak, bide sarearen erabilera, arau hausteak eta bestelakoak jaso dituzte.