Mank-ek erreziboak bidaliko ditu

Guaixe 2022ko eka. 17a, 11:40
Sakanako Mankomunitatearen egoitza. ARTXIBOA

Urteko bigarren hiruhilekoari dagozkionak dira.

Sakanako Mankomunitateak jakinarazi du ur eta hondakin zerbitzuko erreziboak bidaliko dituela. Errezibo horiek kontu korronteetan garilaren 4an kargatuko dituela ere zehaztu du. Horrekin batera, ibarreko erakundeak jakinarazi du tarte honetan egiten diren aldaketak, esaterako, kontu korrontearen zenbakiarena, katastrokoa edo beste hurrengo erreziboan jasoko direla.