Astekaria

Aitzkozarren, sakandarrak nagusi

Maider Betelu Ganboa 2022ko eka. 20a, 12:00
Aitzkozarreko podiuma.

Bakaiku eta Iturmendi arteko ibilbide gorabeheratsuan erraz gailendu ziren Iñigo Garcia eta Ines Moreno irabazleak. Partaide gehienak sakandarrak izan ziren

Ekainaren 11n jokatu zen Iturmendiko Aitzkozar eta Bakaikuko Bakarreko Etxea elkarteek elkarlanean antolatzen duten Aitzkozar herri lasterketa. Aurten Bakaikuri zegokion probaren antolaketa, eta elkartetik abiatuta jokatu ziren lasterketak. Lehenik eta behin kategoria txikikoen lasterketak jokatu ziren: aurrebenjaminak, kimuak, haurrak eta kadeteak. Guztira 34 gaztetxok parte hartu zuten. Helduen proban 39 korrikalari aritu ziren, eta jubenil mailako lau korrikalari. 

Lasterketak utzi zuena
Iñigo Garcia Gabari iruindarrak aurrea hartu eta Bakaiku eta Iturmendi arteko ibilbide gorabeheratsuan aurrera egin zuen, helmugara lasai iritsita (27:09), Ia minutu batera sartu zen goizean Irurtzungo Ergako Trinitateko Kronoigoeran hirugarren sailkatu zen Eukeni Goikoetxea altsasuarra (28:06), eta hirugarren Asier Estarriaga etxarriarra izan zen (28:46), hurrengo egunean jokatu zen Lakuntza-Aralar mendi lasterketarako beroketa gisa erabili zuen proban. 

Emakumezkoetan Ines Moreno Sanchez altsasuarrak ez zuen areriorik izan eta bakarrik iritsi zen helmugara (32:54), Erkuden San Martin etxarriarrari bost minutu aterata (37:19). Esti Mateos iturmendiarrak osatu zuen podiuma (42:19). Junior mailan Xabier Moreno gailendu zen, eta lehen sakandarra Ekhi Barandiaran izan zen, helmugan hirugarren. Aipatzekoa da Aitzkozarren parte hartzaile gehienak sakandarrak izan zirela. 

Sakandarrak Aitzkozarren (8,1 km)
Gizonak
1.Iñigo Garcia 27:09
2.Eukeni Goikoetxea 28:06
3.Asier Estarriaga 28:46
5.Joseba Galarza 30:54
6. J. Carlos Gomez 31:04
8.Imanol Guerrero 32:32
9.Santi Galarza 32:49
13.Julen Goikoetxea 35:36
14.J.A. Salgado 36:06
16.Mikel Galarza 37:19
17.Juan Pedro Ariz 37:54
19.Daniel Mateos 38:28
20.Jon Lanz 38:30
21.Urko Agirre 38:34
22.Santi Agirre 39:18
23.Aingeru Azazeta 39:26
24.Alberto Anton 39:46
29.Sergio Ondarra 46:36
30.Asier Razkin 46:36
31.Raul Mendoza 44:06
32.Iñaki Urteaga 51:28

Emakumeak
1.Ines Moreno 32:54
2.Erkuden San Martin 37:19
3.Esti Mateos 42:19
4.Idoia Rubio 43:40
5.Ihintza Nuñez 43:59
6.Txaro Ondarra 45:27
7.Arantxa Otamendi 49:12