IV. Irurtzun-Arakil Rallysprint izanen da uztailaren 2an

Guaixe 2022ko eka. 21a, 12:11
II. Irurtzun-Arakil rallysprint. ARTXIBOA

Irurtzunen eta Arakilen egiten den rally lasterketaren laugarren edizioa izanen da uztailaren 2an, larunbata, 09:0etatik aurrera antolatutako jardunaldian. 

09:00etan bilduko dira, Irurtzungo Foru plazan, Irurtzun-Arakil Rallysprint laugarren edizioan parte hartuo duten kotxeak. 12:00ak arte egiaztapenak eginen dituzte, eta 12:30ean aurkezpena izanen da. 15:30ean TC1 mailakoen irteera izanen da, eta, jarraian, TC2 eta TC3ak. 19:30ean sari banaketa izanen da. Nafarroako hirugarren asfalto lasterketa izanen da.