Kiroldegia

Bost sakandar bekatutakoen artean

Guaixe 2022ko eka. 22a, 11:00
Miguel Indurain Fundazioko bekadunak. UTZITAKOA

Miguel Indurain Fundazioak 2021 urteko errendimenduaren araberako bekak banatu zituen astelehenean

Miguel Indurain Fundazioak astelehenean Nafarroa Arenan burututako ekitaldian 2021eko kirol errendimenduen araberako bekak banatu zituen kirolarien artean. Guztira 313.956 euro banatu ziren. Ekitaldian Nafarroako Kultura eta Kirol kontseilari Rebeca Esnaola, Nafarroako Kirol Institutuko zuzendari Miguel Angel Pozueta, ELA gaixotasuna duen Juan Carlos Unzué Osasunako eta Barçako atezain ohia eta Miguel Indurain bera izan ziren. 

Bost sakandar
Beka jaso dutenen artean bost sakandar daude. June Kintana Larraza disko jaurtitzaile bakaikuarra (8.000 euro) eta Nahia Imaz Perez txirrindulari altsasuarra (1.500 euro), Kirol Olinpiarreko banakako errendimendua atalean; Ioseba Fernandez Fernandez irristalaria (8.000 euro), Kirol Ez Olinpiarreko banakako errendimendua atalean; eta Aaron Arbizu Alberto pilotari etxarriarra (700 euro) eta Irati Igoa Sesma palista etxarriarra (700 euro), euskal pilotaren atalean.