Intiako abeltzaintzako aholkularitza-taldeak egiaztatu du tenperatura altuek eta euririk ezak bazka-ekoizpenean eragin duten murrizketa, hori baita Nafarroako abere-ustiategietan erabiltzen den elikadura-elikagai nagusia. Alde on bakarra da bildu ahal izan den belarraren kalitatea kalitate onekoa izan dela, Pirinioetako zonalde batzuetan izan ezik. Ekain bero honek bazka-artoa landatzea zailduko du, pentsuaren prezioaren gorakadaren aurrean kostuak merkatu ahal izateko sektoreak horri eusten baitio.
Intia enpresa publikoko abeltzaintzako aholkularitza taldeak ziurtatu du abeltzaintzarako bazkaren ekoizpena nabarmen murriztu dela tenperatura altuen eta maiatzean euririk ez izatearen ondorioz. Gainera, garagartzaroko lehen hamabostaldiko beroak bigarren belar mozketa eragotziko du, ondorioz, abeltzainek azienden bazka hornidura txikiagoa izanen du. Intiako teknikariek kontsolamendu bakarra ikusi dute: belar kantitatea murriztu den arren bazkaren kalitatea ona izan da, baldintza hobeetan lehortu delako.
Bazkatzeko belarraren eskaintza beste negu batzuk baino urriagoa izan den arren, eta udaberriaren hasieran, apirila lehor samarra izan da, eta pentsuaren prezio altuak eta goranzko joera izan du. Hori dela eta, ustiategiek erabaki dute esnetarako ardiak eta haragitarako behiak aste batzuk lehenago larrera edo mendira eramatea.
Bestalde, tenperatura altuek eta prezipitazio faltak mendiko larreei ere eragin die. Hala, Urbasa-Andian, Aralarren eta mendi-inguruetan, belarra lehortu egin da, itxura gorrixka hartu du larrek, hori nabarmenagoa da Andian. Bide batzuetan lurra harea bihurtu da. Beste urteetan agorrilean mendiak zuen itxura garagarrilean hartu du, bi hilabete lehenago. Euri faltak mendian ur gutxiago egotea ekarri du eta zenbait tokitan gabe gelditzeko arriskua egon daiteke, egunotako euriak konpontzen ez badu. Azkenik, tenperatura handien beste ondorio bat da animaliak gaixotzen dituzten areagotzea eta kapastak edo kaparren kopuruak handitzea.