Txirrindularitza

Iker Gomez eta Leire Urtasun Nafarroako kadeteen erlojupeko txapeldunak

Guaixe 2022ko eka. 27a, 10:00
Iker Gomez Nafarroako Erlojupeko Txapelketan. UTZITAKOA

Ekainaren 19an Murtxanten jokatutako Nafarroako Erlojupeko Txapelketetan Iker Gomez eta Leire Urtasun kadeteen mailako txapeldunak izan ziren. Junior mailan, Mikel Unzilla Nafarroako txapeldunordea da eta Aimar Tadeo brontzea

Larunbatean juniorren Mendatako Sari Nagusia jokatu zen Gernikan, aldi berean Euskadiko Txapelketa zena. Eguneko ihesaldian Sakana Group-Aralarko Aimar Tadeo sartu zen, baina tropelak harrapatuta, Vizcay Hermanos taldeko Ibai Azanza gailendu zen (2:17:03). Sakana Groupeko Mikel Unzilla bigarren sartu zen, 1:01era, txapeldunordea. Adrian Martinez (Sakana Group) 34. sartu zen, Aimar Tadeo (Sakana Group) 40., Jon Koldobika Urrusolo (Sakana Group) 58., Asier Etxeberria (Quesos Albeniz) 63. eta Manex Zufiaurre (Sakana Group) 64. 

Hurrengo egunean, igandean, Nafarroako Erlojupeko Txapelketa erabaki zen Murtxanten. Kadeteen mailan Iker Gomez altsasuarra (Quesos Albeniz-Burunda) izan zen txapelduna, 8 kilometroak 11 minutu eta 14 segundotan osatu eta gero. Horrela, denboraldiko bere bosgarren garaipena lortu zuen altsasuarrak. Gomezek 9 segundo atera zizkion Iker Villarri (Ega Perfil) eta denbora bera hirugarren sailkatutako bere taldekide Ekain Imazi (11:23). Emakumezkoetan Lacturale Ermitagaña taldeko Leire Urtasun lakuntzarra izan zen Nafarroako txapelduna (14:15), bere taldekide Lucia Ortiz de Elgeari 24 segundo aterata (14:39). 

Junior mailan, bezperan Gernikan bezala, Ibai Azanza izan zen 16,2 kilometroak azkarren osatu zituena (19:56). Mikel Unzilla (Sakana Group-Aralar) bigarren sailkatu zen (20:40) eta bere taldekide Aimar Tadeo hirugarren (21:45). 

23 urtez azpikoek eta eliteen mailakoek 21 km osatu behar izan zituzten, eta kategoria txikietan Burundan trebatu zen Kortesko Hugo Aznar (Lizarte) izan zen azkarrena (28:49). Jon Erdozia Gonzalez de Pedroso etxarriarra bosgarren sailkatu zen (30:42). 


Nafarroako Erlojupeko Txapelketa. Sakandarrak
Kadeteak (8 km)
Gizonak
1.Iker Gomez 11:14
3.Ekain Imaz 11:23
11.Iker Begiristain 12:23
17.Oihan Gorriti 12:31
18.Ekaitz Perez 12:36
19.Hegoi Garcia 12:38
26.Eñaut Oiarbide 13:14
30.Andoni Yerai Bedoia 13:32

Emakumeak
1.Leire Urtasun 14:15

Juniorrak (16,2 km)
Gizonak
1.Ibai Azanza 19:56
2.Mikel Unzilla 20:40
3.Aimar Tadeo 21:45
5.Ander Villalobos 22:08
14.Aritz Oiarbide 22:56
16.Manex Zufiaurre 23:04
17.Xabier Borrega 23:21
24.Asier Etxeberria 24:01

Emakumeak
1.Aintzane Montalban Azketa

Eliteak, 23 urtez azpikoak (21 km)
Gizonak
1.Hugo Aznar 28:49
5.Jon Erdozia 30:42

Emakumeak
1.Carlota Perurena 34:02