11 sakandarrek domina jaso zuten odol emaileen egunean

Guaixe 2022ko uzt. 4a, 08:41
Adonak omendutako odol emaileak eta agintariak. DIARIO DE NOTICIAS

Adonako presidenteak gogorarazi zuenez, "emate bakoitzaren atzean pertsonak daude". Bide batez, odola ematearen garrantzia azpimarratu zuen.

Nafarroako Odol emaileen Elkarteak, Adonak, emaileak omentzeko ekitaldia egin zuen Iruñean garagartzaroaren 26an. Elkarteko presidente Anton Zubasti Madozek nabarmendu zuenez, "odol ematea ezin da gutxi batzuen bizkar utzi, jendartearen inplikazio kolektiboa behar da".  Jakinarazi zuenez, joan den urtean 13.640 nafarrek 24.830 emate egin zituzten, 2020an baino %8 gehiago. Emaileko bataz besteko ematea 1,78koa da, 2 gizonezkoen kasuan eta 1,4 emakumezkoenean. Odol emate kopuru borobiletara iritsi ziren 208 pertsonak aitortza jaso zuten, eta horietatik 11 sakandarrak ziren. 

Omenduak 

  • 150 odol emate 
    Pello Egurza Azpiroz, Lakuntza. 

  • 100 emate 
    Pedro Mari Sagardia Etxarte, Irurtzun. 

  • 50 emate 
    Paki Bello Gasco, Irurtzun. 
    Julian Moral Espoz, Irurtzun. 
    Jesus Antonio Zubieta Zarranz, Uharte Arakil. 
    Beatriz Razkin Razkin, Lakuntza. 
    Jose Eugenio Alegre Manso, Altsasu. 
    Francisco Javier Casteig Barandiaran, Altsasu. 
    Juan Manuel Etxeberria Aiestaran, Altsasu. 
    Eulogio Gonzalez Navascues, Altsasu. 
    Francisco Jose Rivero De la Marta, Altsasu.