Pilota

Ezkurdia-Zabaleta, Andra Mari Zuriko bikotea

Guaixe 2022ko uzt. 6a, 10:30
Ezkurdia eta Zabaleta, atzean torneoko gainontzeko pilotariak dituztela. ZUZENKIPRESS

Gasteizko jaietako torneoko finalerdietan Altuna III.a eta Rezusta izango dituzte aurkari

Atzo, asteartea, Andra Mari Zuriaren Pilota Torneoa aurkeztu zuten Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean. Lau bikok hartuko dute parte, pisu handikoak: Laso-Imaz, 2022ko Binakako finalistak, Peña II.a-Albisu, 2021eko Binakako finalistak, Ezkurdia-Zabaleta, 2018ko Binakako txapeldunak eta Altuna III.a-Rezuzta. Torneoa abuztuaren 5ean, 7an eta 9an jokatuko da, Gasteizko Ogeta pilotalekuan. 

Lau bikoteek torneo tradizionala jokatuko dute. Hau da, bi finalerdi jokatuko dira eta final handia. Abuztuaren 5ean Lasok eta Imaz Peña II.a eta Albisu izango dituzte aurkari, eta abuztuaren 7an Ezkurdiak eta Zabaletak Altuna III.a eta Rezusta. Irabazleek abuztuaren 9an final handia izango dute jokoan.