Urbasa-Andiak Gazteria Institutuaren jarduerak hartuko ditu

Guaixe 2022ko uzt. 11a, 09:00

Jendea Urbasan ibiltzen. NAFARROAKO GOBERNUA

Boluntario auzolandegia eta multiabentura egonaldia eginen dute gazteek.

Nafarroako Gazteria Institutuak, Ingurumen Departamentuarekin batera, 15 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendutako auzolandegia antolatu du Urbasa-Andia natur parkean. Agorrilaren lehen hamabostaldian Nafarroako eta Estatuko gazteak elkarrekin ariko dira mendian lanean eta aisialdiaz eta kultur eskaintzaz gozatzen. Horretaz aparte, Nafarroako Gazteria Institutuak Gazte Txartela dutenendako udako jarduera eskaintza zabala egin du. Horren barruan, multiabentura eta mendi bizikleta elektrikoa izeneko jarduera antolatu du Larraonan irailaren 3rako, larunbata. Izen ematea agorrilaren 22tik 28ra egin daiteke (848 423 900 / 650 801 364 - juventud@navarra.es); 15 euro balio du. 18 eta 30 urte bitarteko gazteendako 40 plaza daude, eta horiek zozketa bidez beteko dira.