Ur festa goxoak eginen dituzte

Guaixe 2022ko uzt. 8a, 11:44

Gozamenez gazteen sexualitatea lantzeko programaren barruan festak eginen dituzte Irurtzungo, Etxarri Aranazko, Lakuntzako eta Uharte Arakilgo igerilekuetan, uztailaren 18an, 19an, 20an eta 21ean, hurrenez hurren. 

Gozamenez programaren ekimena da festa, eta programak gazteen sexualitatea ikuspegi positibo, adeitsu, plural eta aberasgarri batek lantzea helburu du. Sexualitatearen hainbat alderdiri buruzko hausnarketa eta eztabaida sustatu nahi du gazteen artean. Hau guztia gazteekin esperientzia ludikoen bidez egiten duten, eta haien artean Ur festa goxoa dago, igerilekuetan egiten den ekimena. Bainua eta ur jokoak, afaria eta alkoholik gabeko edaria eta musika egonen dira. 

  • Uztailak 18, astelehena, Irurtzungo igerilekuak
  • Uztailak 19, asteartea, Etxarri Aranazko igerilekuak
  • Uztailak 20, asteazkena, Lakuntzako igerilekuak
  • Uztailak 21, osteguna, Uharte Arakilgo igerilekuak