Txirrindularitza

Erbitik eta Izagirrek Tourreko lehen asteari eutsi diote

Guaixe 2022ko uzt. 11a, 12:20

Gorka Izagirre. MOVISTAR TEAM

Gaur atseden jardunaldia dute, Alpeetako etapa handien atarian

Frantziako Tourrean lehenengo atseden eguna dute gaur. Uztailaren 1ean hasi zen lasterketari ongi eutsi diote Movistar Team taldeko Imanol Erbitik eta Gorka Izagirrek. Gainera, atzoko etapa menditsuan ihes egindakoen artean Carlos Verona taldekidea izan zuten eta Enric Mas liderrak ongi eutsi zion. Hortaz, ilusioz daude Movistar Team-en Alpeetako etapa erabakigarrien aurrean aukerekin. 

Sailkapen orokorrean Pogacar (UAE) da liderra, Vingeggardi (Jumbo) 39 segundo eta Geraint Thomasi (Ineos) 1:17 aterata. Gorka Izagirre 54. postuan dago, 38:06ra, eta Imanol Erbiti 104.ean, 57:43ra.