Burundako Hiztegiaren aurkezpena eginen dute Altsasun

Guaixe 2022ko uzt. 13a, 10:27

Koldo Zuazoren Burundako Hiztegiaren aurkezpena Urdiainen.

Koldo Zuazoren lanaren aurkezpena uztailaren 21ean, osteguna, izanen da, Gure Etxea eraikinean. 

Urdiaingo festen atarian mustu zuen Koldo Zuazo Zelaietak lau urtez herrian osatu zuen Burundako Hiztegia. Bertan ibarreko 4.000 hitz agertzen dira, eta sortzeko lau urdiaindarren laguntza izan du. Uztailaren 21ean, osteguna, 19:00etan, Altsasuko Gure Etxean hiztegiaren aurkezpena eginen du hizkuntzalariak. 

Erlazionatuak

Burundako 3.941 hitz

Eneida Carreño Mundiñano eta Erkuden Ruiz Barroso 2022 uzt 13 Burunda   Urdiain