Pilota

Ezkurdia-Martija, Urzante desafioan

Guaixe 2022ko uzt. 13a, 12:00

Sanferminetako desafioan parte hartuko du bikote sakandarrak, gaur, asteazkena

Gaur, asteazkena, Urzante Desafioa izango dute jokoan Aspeko eta Baikoko pilotariek Labriten. Lau eta erdian Peña II.ak Peio Etxeberria izango du aurkari, binaka Urrutikoetxeak eta Imazek Ezkurdiaren eta Martijaren kontra jokatuko dute eta buruz buru Alberdi Zabalaren kontra lehiatuko da.