Santiago Egunarekin, uztailaren 25ean, Arakildarren senidetasun eguna ospatzen dute. Pandemiagatik azken bi urtetan ospatu gabe egon ondoren, aurten astelehenean ospatuko dute haien bailararen eguna arakildarrek. Urtero Itxasperrin eta bailararen herri batean biltzen dira, eta aurten Ekain eginen dituzte ospakizunak.
09:00etan kontzeju guztietan dianekin esnatuko dira, eta Egiarretatik Itxasperrira jaitsiera eginen dute arakildarrek. Meza ondoren, 2020an eta 2021an jaiotakoei ongi etorria eginen zaie, eta otamena eta dantza emanaldia izanen da. Goizean zehar artisau postuak izanen dira Itxasperrin. Ondoren, festa Ekainera lekualdatuko da eta bertan ongi etorria, erakusketa, herri bazkaria, txapelketak eta puzgarriak eta dantzaldia izanen dira, baita txapelketen sari banaketa ere.
2022ko Arakilgo egunaren egitaraua
Uztailak 25, astelehena
- 09:00 Dianak, kontzeju guztietan.
Itxasperri
- Goizean zehar, artisau azoka.
- 10:00 Egiarretatik jaitsiera Itxasperrira.
- 10:30 Meza
- 11:00 2020an eta 2021an jaiotakoei ongi etorria.
- 11:15 Otamena eta Arbizuko dantzariak.
Ekai
- 12:30 Ongi etorria.
Gari jorratzeko makineria zaharberrituaren erakusketa. - 14:30 Herri bazkaria.
Haurren menua (12 euro): Patea ogitxoekin, urdaiazpiko kroketak, oilaskoa patatekin eta izozkia.
Helduen menua (20 euro): Entsalada mistoa, hegaluzea parrillan, oilaskoa patatekin eta Eceizako pasteltxoak. Ogia, edaria eta kafea.
Oharra: izena emateko azken eguna uztailaren 18a, astelehena. - 17:00 Mus, briska eta partxis txapelketa.
Puzgarriak eta barredora. - 18:30 Dantzaldia Pancho Balbuenarekin.
- 20:00 Sari banaketa.