Txirrindularitza

Iruñeko Itzuliak, Sakanatik

Guaixe 2022ko uzt. 22a, 10:30
Nahia Imaz altsasuarrak joan zen urtean Iruñeko Itzuliko lehen etapa irabazi zuenekoa. MARTIN EARLY

Emakumezkoen junior mailako Iruñeko Itzulia igandean sartuko da Sakanara, eta gizonezkoena ostegunean

Hurrengo egunetan juniorren mailako emakumezkoen eta gizonezkoen Iruñeko Itzulia jokatuko da eta bi probak Sakanatik pasako dira. Emakumezkoena larunbatetik astelehenera jokatuko da. Igandeko etapa Atondotik sartuko da Errotzera, 11:50 aldera, eta Errotzetik Urritzolako bidea hartu, Etxarrenera heldu, eta Irurtzundik aurrera eginez, Latasara sartuko da. 

Gizonezkoen Itzulia 26tik 29ra jokatuko da. Osteguneko etapa 17:45 aldera sartuko da Errotzera, Atondotik. Errotzen Urritzolako bidea hartu, Etxarrenera heldu eta Etxeberrin Madotzera egingo du itzuliak, Zuarrarrate igo eta Oderitzera iristeko.