Lau festa egun izanen dituzte Etxarrenen

Guaixe 2022ko uzt. 22a, 10:13

2018ko Etxarrengo festak. ARTXIBOA

Arakilgo herrietako festak uztailaren 29tik abuztuaren 1era, ostiraletik astelehenera, ospatuko dira. 

Uztailaren 29an, ostiralean, botako dute Etxarrengo festei hasiera emanen dien txupinazoa, eta abuztuaren 1era arte, astelehenera arte, zer ospatu izanen dute. 

Etxarrengo festetako egitaraua

Uztailak 29 ostirala

  • 19:00 Txupinazoa.
  • 19:15 2021ean eta 2022an jaiotako haurrei bestetako zapia ematea. 
  • 19:30 Herri jokoak. 
  • 19:30-21:30 Luzianorekin dantzaldia.
  • 22:00 Herri afaria.
  • 00:00-05:00 Luzianorekin dantzaldia. 

Uztailak 30 larunbata

  • 11:30 Hamaiketakoa.
  • 12:00 Haur jolasak Tramankulurekin.
  • 18:00 Txokolatada.
  • 18:30 Txoripanas musika eta dantza ikuskizuna.
  • 19:00 Lorena Arangoaren eta Patxi Larrearen Siroko antzerkia.
  • 20:00 Hiruko saskiratzeen txapelketa.
  • 20:00-21:30 Fidelekin dantzaldia.
  • 21:30 Bingoa.
  • 22:00 Zezensuzkoa. 
  • 22:30 Herri afaria.
  • 00:00-05:00 Fidelekin dantzaldia. 

Uztailak 31 igandea

  • 11:45 Hamaiketakoa trikitixak girotuak.
  • 12:30 Herritarren arteko herri kirolak.
  • 16:30-19:00 Puzgarriak. 
  • 18:00 Pilota jaialdia.
  • 20:00 Puro Relajo taldearekin mexikarrak. 
  • 21:30 Bingo eta zozketak. 

Abuztuak 1 astelehena

  • 11:30 Hamaiketakoa.
  • 12:30 Ping pong txapelketa. 
  • 14:30 Herri bazkaria.
  • 16:30 Mus eta briska txapelketa. 
    Haurrendako jolasak. 
  • 00:00 Gaixoa ni.