Pilota

Irribarria eta Albisu, CaixaBankeko Masterseko lider

Guaixe 2022ko uzt. 25a, 09:20
Ezkurdia eta Irribarria, nor baino nor, Mastersean. JOSE MARI MARTINEZ.jpg

Masterseko bigarren jardunaldia jokatzen ari da egunotan. Ezkurdiak galdu egin zuen igandean, eta Zabaleta eta Martija elkarren kontra lehiatuko dira asteazkenean Huercanosen

Igandean CaixaBankeko Masterseko bigarren jardunaldia hasi zen, Ezkurdiak eta Mariezkurrenak Irribarriaren eta Albisuren kontra Etxebarrin jokatutako partidarekin. Lau pilotariek partida entretenitu eta ikusgarria eskaini zuten, eta azkenean Irribarriak eta Albisuk lortu zuten 18 eta 22 gailentzera eta CaixaBank Masterseko lider jartzea. 

Gaur, Santiago eguna, bigarren jardunaldiko bigarren partida jokatuko da Ermuan. Urrutxikoetxeak eta Rezustak Altuna III.a eta Imaz izango dituzte aurkari. Hirugarrena Huercanosen jokatuko da, uztailaren 27an, asteazkenarekin, Jaka-Zabaleta eta Laso-Martijaren artean.