Pilota

Zabaleta vs Martija, Mastersean

Guaixe 2022ko uzt. 27a, 09:15
Gaur despedituko da Masterseko bigarren jardunaldia eta ostiralean hasiko da hirugarrena. ASPE

Masterseko bigarren jardunaldiko azken partidan, Zabaleta eta Martija elkarren kontra lehiatuko dira gaur, asteazkena, Huercanosen

Igandean CaixaBankeko Masterseko bigarren jardunaldia hasi zen, Ezkurdiak eta Mariezkurrenak Irribarriaren eta Albisuren kontra Etxebarrin jokatutako partidarekin. Lau pilotariek partida entretenitu eta ikusgarria eskaini zuten, eta azkenean Irribarriak eta Albisuk lortu zuten 18 eta 22 gailentzea eta CaixaBank Masterseko lider jartzea. 

Astelehenean, ikusgarri aritu zen Altunak eta Imazek 15 eta 22 irabazi zieten Urrutxikoetxeari eta Rezustari, eta jardunaldiko hirugarren eta azken partida Huercanosen jokatuko da gaur, asteazkena. Jakak eta Zabaletak Laso eta Martija dituzte aurkari. Bi atzelari sakandar erraldoien arteko lehiak eta Lasoren itzulerak ikusmin handia piztu du.