Pilota

Altuna-Martija eta Elezkano-Zabaleta, Bilboko Aste Nagusiko Torneoan

Guaixe 2022ko uzt. 29a, 09:48
Bilboko Aste Nagusiko Torneoaren aurkezpena. BAIKO

Txapelketa abuztuaren 24an hasi eta finala 27an jokatuko da Bizkaia Frontoian

Atzo, osteguna, aurkeztu zen Bilboko Aste Nagusiko Pilota Torneoa. Lau bikote lehiatuko dira, eta formatuari dagokionez, bi finalerdietako biko onenek jokatuko dute finala. 

Bi ordezkari sakandar izango ditugu: Jose Javier Zabaleta eta Julen Martija atzelari arakildarrak. Zabaletaren bikotea Elezkano II.a izango da eta Martijarena Altuna III.a. Azken hauek Binakako txapelketako txapeldunak eta aurrekoak finalerdietako ligaxkan erori zirenak. Haiekin batera Laso-Mariezkurrena II.a eta Urrutikoetxea-Albisu bikoteek hartuko dute parte torneoan. 


Lehen finalerdia abuztuaren 24an jokatuko dute Laso-Mariezkurrenak eta Urrutikoetxea-Albisuk. Bigarren finalerdia egun bat beranduago, abuztuaren 25ean jokatuko dute Elezkano-Zabaletak eta Altuna-Martijak. Irabazleek abuztuaren 27an Bizkaia frontoian jokatzekoa den finalerako txartela lortuko dute.