Nekazaritzako ibilgailuei IAT egiteko garaia iritsi da

Guaixe 2022ko abu. 30a, 14:02
Traktorea Zuhatzu eta Satrustegi artean. ARTXIBOA

Ostegunean Irurtzunen hasi eta irailaren 23an Ziordian despedituko dute teknikariek beraien lana.

Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT) lehen sektorean erabiltzen diren ibilgailuek ere pasa beharra dute. Aurten 24. urtez jarraian ibarra ekialdetik mendebaldera pasa da IATak egiteko unitate mugikorra. Haren bidez aipatu ibilgailuek legediak ezarritako araudia eta segurtasun neurriak betetzen dituzten begiratuko dute. Nekazaritzakoak ez diren gainontzeko ibilgailuek, quadak eta ziklomotorrak barne, IATko estazio finko batean pasa behar dute azterketa.

Nekazaritzako Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren egutegia
Herria Data Ordutegia
Irurtzun Irailak 1, osteguna 09:30-14:30
Irurtzun Irailak 2, ostirala 09:30-14:30
Ihabar Irailak 5, astelehena 09:30-14:30
Uharte Arakil Irailak 6, asteartea 10:00-14:30
Uharte Arakil Irailak 7, asteazkena 10:00-14:30
Uharte Arakil Irailak 8, osteguna 10:00-14:30
Arbizu Irailak 9, ostirala 10:00-14:30
Lizarraga Irailak 12, astelehena 10:00-14:30
Unanu Irailak 13, asteartea 10:00-14:30
Etxarri Aranatz Irailak 14, asteazkena 10:00-14:30
Etxarri Aranatz Irailak 15, osteguna 10:00-14:30
Iturmendi Irailak 16, ostirala 10:00-14:30
Iturmendi Irailak 19, astelehena 10:00-14:30
Altsasu Irailak 20, asteartea 10:00-14:30
Altsasu Irailak 21, asteazkena 10:00-14:30
Olatzagutia Irailak 22, osteguna 10:00-14:30
Ziordia Irailak 23, ostirala 10:00-14:30