Tratu txarrengatik bi atxilotu

Guaixe 2022ko irailaren 2a

Foruzaingoaren Altsasuko polizia etxea. ARTXIBOA

Foruzainek Lakuntzan eta Altsasun egin dituzte atxiloketak.

Foruzaingoak jakinarazi duenez, aste honetan bi pertsona atxilotu ditu, bata Lakuntzan eta bestea Altsasun. Bi pertsona horiei ustez tratu txarren delitua egitea egozten diete eta, horregatik, ikertu dituzte. Gainera, foruzainek atestatua egin eta zegokien epaitegian aurkeztu zituzten.