Sakanako Donejakue bidea ezagutzeko oinezko martxa

Guaixe 2022ko ira. 5a, 12:54

Uharte Arakilgo Zamartze monastegitik Bakaikuko Santiago ermitara ibilaldia eginen dute irailaren 10ean, larunbatean. 

Sakanako Garapen Agentziak Sakanako Donejakue bidea ezagutzeko zenbait ekimen antolatu ditu, tartean bidea ezagutzeko oinezko martxa. Irailaren 10ean, larunbatean, 08:30ean, abiatuko dira ibiltariak Uharte Arakilgo Zamartze monastegitik eta helmuga Bakaikuko Santiago ermita izanen da. Bidean zehar argazki rallya eginen dute. Edukiera mugatua da eta, beraz, furbitarte@sakanagaratzen.com mailean izena eman behar da.