Nafarroako bertso eskoletan izena ematea zabaldu dute

Guaixe 2022ko ira. 7a, 08:41

2022-2023 ikasturterako matrikulazio kanpaina irailraen 5etik 30era izanen da. 

Urriaren 3ko astean abiatuko dira Nafarroako bertso eskolak, eta irailaren 5etik 30era bitartean izango da aukera izena emateko, Nafarroako Bertsozale Elkartearen webgunearen bitartez. Haur zein helduendako 40 talde eskainiko ditu elkarteak hainbat herri eta bailaratan; Sakanan Irurtzunen, Etxarri Aranatzen eta Altsasun eginen dituzte eskolak. 

Izena ematea telematikoki egin behar da. Gutxienez, lau lagunek eman beharko dute izena talde bat osatzeko. Ordutegia moldatzeko aukera ematen duten taldeetan izena emandako ikasleekin batera adostuko da. Ikasturteko matrikularen kobraketa bi kuotetan egingo da, urrian eta otsaiean, helbideraketa bitarteaz. Haurrak 80 euro ikasturte osoa eta helduak 140 euro. 

Nafarroako Bertso Eskolak 

  • Altsasu (LH6-DBH2). Asteazkenak, 16:30-17:30, AEK Euskaltegian. Irakaslea: Saats Karasatorre. 
  • Altsasu (DBH3-Batxilergoa). Asteazkenak, 18:00-19:00, AEK Euskaltegian. Irakaslea: Saats Karasatorre. 
  • Etxarri Aranatz (LH5-DBH1). Astearteak, 18:30-19:30, Maisu-maistren etxea. Irakaslea: Saats Karasatorre. 
  • Irurtzun (LH6-DBH4). Astelehenak, 17:00-18:00*, Kultur etxean. Irakaslea: Aitor Irastortza.