BABESTUTAKO EDUKIA

Hizkuntza Eskola Ofizialetan izena emateko epea zabalik dago

BABESTUTAKO EDUKIA 2022ko irailaren 8a

Irailaren 1etik 16ra artean eman ahalko da izena Hizkuntza Eskola Ofizialetan. 2022-2023 ikasturtean zehar, hizkuntza berri bat ikasi edo ziurtagiri ofizialen bat ateratzeko prestakuntza eskaintzen dute Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan kokatutako hamalau eskoletan.

 

 

Hizkuntza Eskola Ofizialek eskaintza zabala daukate aukeran: alemana, ingelesa, gaztelania, euskara, frantsesa, italiera, portugesa eta errusiera ikasteko aukera, hurrenez hurren. Ikasturte osoaren prezioa 72,36 eurokoa izango da.

Orotara, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hamalau Hizkuntza Eskola Ofizial daude. Hona hemen eskola guztien zerrenda:

    Barakaldo
    Basauri
    Bermeo
    Bilbo
    Donostia
    Durango
    Eibar
    Gasteiz
    Getxo
    Irun
    Ordizia
    Santurtzi
    Tolosa
    Zalla

Aukeratu hurbilen duzun Hizkuntza Eskola Ofiziala eta ikusi bakoitzean zein hizkuntza eskaintzen diren.