Zetak taldeak kontzertua emanen du Altsasuko festetan

Guaixe 2022ko ira. 9a, 10:06

Pello Reparaz musikari arbizuarraren proiektuaren emanaldia irailaren 17an, larunbatean, izanen da. 

Zetak taldearen kontzertua izanen da Altsasuko festetako larunbatean, irilaren 17an, 23:30ean, Foru plazan. Ondoren, Galker diskofesta izanen da 04:00ak arte. Zetak taldea Pello Reparaz arbizuarraren proiektua da, eta musika elektronikoa du oinarri. Besteak beste, Herri Urrats 2022ko abestia, Itzulera, kaleratu zuen Erramun Martikorenaren laguntzarekin eta bere azkeneko abestia, Bomba Estereo talde kolonbiarrarekin elkarlanean egin du: Zoriontasuna. Kaleratu eta gutxira tendentzia izan zen.