Irailaren 17an izanen da Ergoienako bira

Guaixe 2022ko ira. 12a, 10:45
2019ko Ergoienako bira. ARTXIBOA

Lasterketak ez ezik, herri bazkaria eginen dute Ergoienako egunean. 

Irailaren 17an, larunbata, 10:00etan, hasiko da Ergoiena XVI. Bira. J. M. Merceroren Oriomenez bigarren saria. Lizarragan hasiko da eta Unanu, Dorrao, Unanu eta Lizarragara iristea ibilbidea eginen dute korrikalariek; guztira, 8,5 kilometroko ibilbidea. Sakanako Koparako puntuagarria izanen da, eta saria trofeoa izanen da. Ergoienako Udalak antolatu du lasterketa, eta Lasa Kirolak da babeslea. Izena ematea egun berean proba baino ordu bat lehenago izanen da, 9:00etan. 

10:00etan haurren lasterketarekin hasiko da bira, eta 10:15ean helduen lasterketa hasiko da. Biraren ondoren luntxa izanen da eta 14:30ean Ergoiena eguneko herri bazkaria hasiko dira, ordu horretan haurrak eta 14:45ean helduak. Sagardotegiko menua izanen dute.