Irailaren 18an ospatuko dute Irurtzun eta Arailgo ganadu azoka

Guaixe 2022ko ira. 12a, 13:44
Irurtzun eta Arakilgo bertako ganadu azoka. ARTXIBOA

Bederatzigarren urtez eginen dute Irurtzunen bertako ganadu azoka. 

Abereen gunea, azoka gardena, artisautza, gazta dasateketa eta herri txapelketa, erakusketa, musika, kale animazioa, talogileak, jokuak, hezte naturaleko erakusketa eta herri bazkaria eta herri kirolak izanen dira Irurtzun eta Arakilgo bederatzigarren ganadu azokan. Irailaren 18an, igandean, 10:00etatik aurrera izanen da, Irurtzunen. 

Bertako ganadu azoka
Irailak 18, igandea, Irurtzun

  • 10:00-15:00
    • Bertako abereen gunea: ardiak, behiak, zaldiak, txerriak eta oiloak.
    • Azoka gardena: gazta, esnekia, ogia, ardoa, olioa, barazkiak...
    • Artisauak: tailerrak eta ofizioak
    • Nekazal lanabesen erakusketa
    • Soka lantze tradizionala
    • Kale animazioa
    • Forja artisauaren erakustaldia
    • Taloen lanketa eta salmenta
    • Baserriko jokoak
  • 11:00 Hezte naturaleko erakusketa
  • 11:15 Bertsolariak eta trikitilariak, Pikuxar plaza. 
    Pikuxar euskal txokoak antolatuta.  
    • Bertsolariak: Ainara Ieregi, Mikel Lasarte eta Peio Ardaiz.
    • Trikitilariak: Dorai ahizpak.
  • 12:00 Gazta dasataketa eta herri txapelketa
  • 12:00 Udako postalen zozketa, Pikuxar euskal txokoan. 
    Aizpea euskara taldeak antolatuta. 
  • 14:30 Herri bazkaria, Pikuxarren
    Menua: Entsalada, Arakilgo baba txikia, oilasko gisatua, postrea, kafea eta kopa. 
    Txartelak Irurtzungo eta Arakilgo udaletxeetan eta Pikuxarren irailaren 15era arte. 
  • 18:00 Herri kirolak, Badaiotz herri kirol taldearekin