Itaia ziztaden kontra

Guaixe 2022ko ira. 14a, 09:06
Altsasun ziztaden kontrako kontzentrazioa. @Itaia_Sakana

Emakumezkoen kontrako erasoen "larritasuna" salatu dute eta emakumezko "langileon antolakuntza indartu" nahi izan dute deitutako bilkuren bidez.

Lakuntzako festen aurretik bezala, Altsasukoen aurretik ere, ostiralean, Ziztadarik ez! Erasoen aurrean babesa antolatu lelopean kontzentrazioak egin ditu Itaiak. Emakumezkoen antolakunde sozialistatik adierazi dutenez, bilkurak horiek egin dituzte ″emakumezkook gure egunerokotasunean jasaten ditugun erasoak eta jai giroan areagotzen eta normalizatzen ari diren beste indarkeria formak salatzeko, ziztada bidezkoak kasu″. Haiekiko ″jarrera irmoa″ adierazi nahi izan zuten. Horrekin batera, ″erasotzaileei aurre egiteko urgentzia mahaigaineratu″ nahi izan dute, Itaiakoen iritziz, ″guztion ardura baita eraso hauei erantzutea″.