Bertako ganadu azoka ate joka

Guaixe 2022ko ira. 16a, 13:54
Ekoizleak beraien produktuak zuzenean salduko dituzte. ARTXIBOA

Abereen erakusketa eta azoka eremua 10:00etatik 14:30era egonen dira. 

Bederatzigarren edizioa du aurten Arakilgo eta Irurtzungo Bertako Ganadu Azokak. Hura antolatzen duten erakundeek hasierako ideiari eusten diote: laborantza eta elikadura eredu iraunkorraren alde egitea. Horregatik, Irurtzungo plazan 15 nekazari eta abeltzainek kalitatezko eta ekoizpen agroekologikoko produktuak salgai izanen dituzte beraien salmahaietan. Haietan bisitariak barazkiak, fruta, ardi eta ahuntz gazta, ukenduak, txerrikiak, behikiak, loreak, landareak eta ardoa opatuko ditu. Nahi dutenek turismo informazio postuan txartela hartu eta eguerdiko ardi gazta dastaketa eta herri txapelketan parte hartzeko aukera izanen dute. 

Bestalde, plazako frontoian Euskal Herriko azienda arrazak ezagutzeko aukera egonen da: ardi latxa (muturgorri eta burubeltza), sasiardia, Pirinioetako behia, betizuak, Auritz eta Jaka behorrak, euskal txerria, euskal astoa eta abar. Gainera, Vanesa Ugartek zaldiaren eta gizakiaren arteko konfiantzan oinarritutako lan ereduaren erakustaldia eskainiko du 11:00etan. 

Azkenik, Arbaso elkarteko dozena bat artisau ere izanen dira Irurtzungo Lizarra kalean eta haien postuetan bitxiak, ehungintzako produktuak, larrua, lore lehorrak, kosmetika, feltroa eta euskal pilotak izanen dira eskuragarri. Jakina, izanen da kale animazio, tailer, talo, soka lantzea, forjariak, kale animazioa, bazkaria eta herri kirolak ere.  

Arakil eta Irurtzungo bertako ganadu azokako ekoizleak
Ekoizlea Produktua Herria
Legarbeko Barazkiak Barazkiak eta frutak Etxarri Aranatz
Harri Herri Nekazaritza Barazkiak eta frutak Uharte Arakil
Jeingenekoa Esnekiak Behi esnekiak Etxarri Aranatz
Beriain Gaztak Ardi gazta Unanu
Albi Gaztak Ardi gazta Arruazu
Sustrai Gaztak Ardi gazta Uharte Arakil
  Ardi gazta freskoa Goldaratz
Ekollaondo Ahuntz gazta Goldaratz
Arizkuren Ukenduak Arizkuren
Ana Sabando Ukenduak Etxarri Aranatz
Lakabe Ogia eta pastak Lakabe
Lorentzo Sarratea Txerrikiak Elizondo
Domiña Behikiak Goizueta
Sustrai mintegia Loreak eta landareak Etxauri
Mendiko upategia Ardoa Oibar
Arakil-Irurtzungo bertako ganadu azokako artisauak
Izena Artisaua Lantzen duena
Anuahel Ana Sanchez Corcuera Kosmetika
Artal Adriana Ojer Ruiz Feltroa
Artisai handmade Maria Jose Gracia Serrallonga Ehungintza osagarriak
El Txoko artesania Claudia Molina Maureira Hainbat
Emeberhiru bitxiak Maider Mendinueta Mikelestorena Bitxigintza
Encueros Larrutan Maider Uli Garrido Larrua
Erabili Alazne Juaniz Ezpeleta Ehuna
Eskulore Begoña Fernandez Ortiz Lore Lehorrak
Larruzko eskuak Antonia Alfonsa Ramos Diaz Larrua
Mil cositos Silvia Susana  Feliba Paperezko imitaziozko bitxigintza
Otero pilotagilea Jose Antonio Barquero Euskal pilotak
Txus Gruzeta Jesus Gruzeta Otaduy Bitxigintza