Pilota

Dariok eta Zabaletak Sanmateotako lehen puntua lortu dute

Guaixe 2022ko ira. 19a, 10:45
Dario, Zabaleta, Urrutikoetxea eta Imaz, partida bukaeran. EITB

Urrutikoetxearen eta Imazen kontra garaipen garrantzitsua lortu zuten. Gaur Ezkurdia sartuko da lehian

Udako azken torneo garrantzitsuena, Logroñoko Sanmateotako Pilota Torneoa, martxan da. Atzo torneoko lehen jardunaldia hartu zuen aforoaren erdia baino gehiago betea zuen Adarraga pilotalekuak. Dariok eta Zabaletak Urrutikoetxea eta Imaz izan zituzten aurkari, eta partida gogorrean, Dariok eta Zabaletak lehen puntua lortu zuten, 15 eta 22 gailenduta. Egia esan, Aspekoak partida hasieratik gailendu ziren, eta argi utzi zuten nor zen jaun eta jabe, 4 eta 5eko tantoan partida euren alde hautsi baitzuten. Hala ere, Baikokoek ez zuten amore eman eta 14 eta 16 gerturatu ziren, baina hortik aurrera Dariok eta Zabaletak partida oso ongi lotu zuten, eta lehen puntu baliotsua lortu zuten. 

Gaur, astelehena Ezkurdiak eta Rezustak Jaka eta Mariezkurrena izango dituzte aurkari 19:15ean hasiko den jaialdian. Jaialdia zabaltzen duen partidan Joanes Bakaikoak eta Uriondok Elordiren eta Gaskueren kontra jokatuko dute.