Ergoienako Eguna ospatu zen

Guaixe 2022ko ira. 20a, 08:42

Ergoienako Udalak antolatutako ospakizuna Lizarragan egin zen.

Pandemiak eragindako bi urteko etenaren ondoren, IV. Ergoienako Eguna ospatu zen larunbatean. Goizean Ergoienako Bira atletismo proba jokatu zen. Kirol proba despedituta, elkartu ziren guztiendako auzatea izan zen. Eguerdian sagardotegi menua oinarri zuen bazkaria. Mahaiaren bueltan 60 bat pertsona elkartu ziren. Ergoienako Udalak erguendarrak elkartu eta ibarreko nortasuna indartzeko asmoz sortu zuen ospakizuna. 

Noiz-non ospatu da

  • 2017  Lizarraga.
  • 2018 Unanu.
  • 2019  Dorrao.
  • 2020 Pandemiagatik bertan behera.
  • 2021 Pandemiagatik bertan behera.
  • 2022 Lizarraga.