pilota

Ezkurdiak ez du lehen puntua bildu

Guaixe 2022ko ira. 20a, 11:37
Ezkurdiak eta Rezustak asteazkeneko partida irabazi beharko dute txapelketan aurrera egiteko.

Sanmateotako Torneoan Erik Jakak eta Jon Mariezkurrenak Ezkurdia eta Rezusta mendean hartu zituzten. Martija, gaur lanera

Geroz eta gehiago entzuten da Jon Mariezkurrenaren izena eta ez da gutxiagorako. Berriozarko atzelariak udako torneoetan koska bat egin du gora eta geroz eta partida gehiago erabakitzen ditu. Atzo, astelehenean Logroñoko Adarragan bildu ziren 611 pilotazaleen aurrean Erik Jakarekin batera Joseba Ezkurdiaren eta Beñat Rezustaren kontra jokatutako partida izan zen beste horietako bat. 

Lau pilotariek ongi jokatu zuten eta, ondorioz, partida gogor eta sufritua izan zen, paretsua. Ezkurdia eta Rezusta ongi aritu ziren, 17 eta 14 aurreratu ziren, baina hortik aurrera Mariezkurrenaren garra gailendu zen.  Sekulako pilotakadak jotzeaz gain, atzeko koadroetan Rezusta dominatu zuen –soilik akats bat egin zuen bergararrak–, eta bi tanto eder egin zituen. Azkenean, 19 eta 22 irabazita, lehen tantoa lortu dute Jakak eta Mariezkurrenak. 

Altuna eta Martija, gaur
Gaur Altuna III.a eta Martija sartuko dira lehian, egungo Binakako txapeldunak hain zuzen ere. Lehen eguneko galtzaileak, Urrutikoetxea eta Imaz, izanen dituzte aurkari. Bestalde, atzoko galtzaileak, Ezkurdia eta Rezusta, Peña II.aren eta Albisuren kontra jokatuko dute asteazkenean.