Aixitako gazteluaren inguruko hitzaldia

Guaixe 2022ko ira. 20a, 11:51
Aixita gaztelua. ARTXIBOA

Iñaki Sagredok 'Aixitako gaztelua: Arakilgo zaindaria' hitzaldia emanen du irailaren 23an, ostiralean, Etxeberriko kontzeju etxean. 

2011 urtetik 2020 urtera Aixita gazteluan egindako esku hartze arkeologikoei buruz hitz eginen du Iñaki Sagredok Aixita gaztelua: Arakilgo zaindaria hitzaldian. Irailaren 23an, ostiralean, 19:30ean, izanen da, Etxeberriko kontzeju etxean. Hitzaldia 2022ko ondarearen europa jardunaldiak. Ondare jasangarria programaren barruan dago. 

Gainera, irailaren 23an -18:00etatik 20:00etara-, 24an -11:00etatik 13:00etara-, 25ean -11:00etatik 13:00etara-, 30ean -18:00etatik 20:00etara-, urriaren 1ean -11:00etatik 13:00etara- eta 2an -11:00etatik 13:00etara- Aixitako gazteluaren inguruko erakusketa izanen da kontzeju etxean bertan. 

Urriaren 2an, igandea, goizean, Aixita gaztelura bisita gidatua eginen dute Etxeberritik. Aldez aurretik Arakilgo udaletxea izena eman behar da martxan parte hartzeko.