Aixita Gaztelura bisita gidatua eginen dute

Guaixe 2022ko ira. 20a, 11:59
Aixita. ARTXIBOA

Urriaren 2an, igandea, goizez, Etxeberritik Arakilgo "zaindariarengana" martxa eginen dute. Aurretik izena eman behar da. 

2022ko ondararen europa jardunaldiak. Ondare jasangarria programaren barruan, urriaren 2an, igandea, 10:00etatik 13:00etara, Aixitako Gaztelura bisita gidatua antolatu dute. Parte hartzeko aldez aurretik Arakilgo udaletxean izena eman behar da. 

Programaren barruan, irailaren 23an, ostirala, 2011-2020 Aixta gazteluan egindako esku hartze arkeologikoei buruz hitzaldia eginen du Iñaki Sagredok, Etxeberriko kontzeju etxean: Aixita gaztelua: Arakilgo zaindaria

Gainera, irailaren 23an -18:00etatik 20:00etara-, 24an -11:00etatik 13:00etara-, 25ean -11:00etatik 13:00etara-, 30ean -18:00etatik 20:00etara-, urriaren 1ean -11:00etatik 13:00etara- eta 2an -11:00etatik 13:00etara- Aixitako gazteluaren inguruko erakusketa izanen da kontzeju etxean bertan.