'Aixita gaztelua: Arakilgo zaindaria' erakusketa Etxeberrin

Guaixe 2022ko ira. 20a, 12:03

Urriaren 23an, 24an, 25ean, 30ean, urriaren 1ean eta 2an Aixita gazteluan egindako esku hartze arkeologikoen inguruko erakusketa izanen da Etxeberriko kontzeju etxean. 

2022ko Ondarearen Europako Jardunaldiak. Ondare jasangarria programa izanen da irailaren 23tik urriaren 2ra, eta horren baitan Aixita gazteluaren inguruko hiru ekimen eginen dituzte Arakilen: erakusketa, hitzaldia eta bisita gidatua. Aixita gazteluan 2011 eta 2020 urtera bitartean egindako esku hartze arkeologikoaren erakusketa irailaren 23an -18:00etatik 20:00etara-, 24an -11:00etatik 13:00etara-, 25ean -11:00etatik 13:00etara-, 30ean -18:00etatik 20:00etara-, urriaren 1ean -11:00etatik 13:00etara- eta 2an -11:00etatik 13:00etara- izanen da, Etxeberriko kontzeju etxean. 

Irailaren 23an, ostirala, 19:30ean, Iñaki Sagredoren Aixita gaztelua: Arakilgo zaindaria izanen da, Etxeberriko kontzeju etxean, eta urriaren 2an, igandea, goizean, Aixita gaztelura bisita gidatua eginen dute Etxeberritik. Aldez aurretik Arakilgo udaletxea izena eman behar da martxan parte hartzeko.