Mank-ek aisialdiko begirale lan poltsa sortuko du

Guaixe 2022ko ira. 22a, 11:18
Haurrak bizikletan Uharte Arakilgo Felipe Gorriti kalean.

Harremanetan jarri edo curriculuma bidali nahi dutenek euskara1@sakana-mank.eus e-posta helbidea erabili behar dute.

Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak jakinarazi du aisialdiko begiraleen lan poltsa osatuko duela. Deialdian interesa dutenek honako gutxieneko baldintzak bete beharko dituzte: euskaraz jakitea, ahoz eta idatziz. C1 maila egiaztatu beharko da. Gainera, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua edo horren baliokidearen jabe izan beharko da. Lan poltsa osatzerakoan zerbitzuko teknikariek kontuan izanen dute eskatzaileek gida baimena eta autoa izatea eta aisialdiko begirale titulua duen.