Sakanako Mankomunitateak, oposizio-lehiaketa bidez, Anitzartean Kulturartekotasun Zerbitzuan hizkuntza eta kulturarteko bitartekari lanpostua aldi baterako betetzeko hautagai zerrenda osatzeko deialdia egin du. Lana hartzen duenak arabiera eta gaztelania itzultzaile lanak egin beharko ditu. Gainera, magrebeko jatorria duten sakandarren parte hartzea sustatu beharko du, eta ibarrean sortzen diren beharrei erantzuna eman beharko die. Beteko dena C mailako lanpostua da. Hautaproban parte hartzeko eskabideak lastailaren 7ako 23:59ak baino lehen aurkeztu behar dira.