BTT

Sakanako urteko irteera aurten Burgosera

Guaixe 2022ko urr. 5a, 09:50
Aurten Burgosen izango da BTT martxa.

Urriaren 30ean, igandea, Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak Medina de Pomarretik Puentedeyrako ibilbidea antolatu du, Barranka Txirrindularitza Taldearen laguntzarekin. Izena ematea zabalik dago. 

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak urtero BTT edo mendi txirrindularitza irteera antolatzen du Barranka Txirrindularitza Taldearen laguntzarekin. Irteera urriaren 30ean izanen da, igandearekin, eta aurten Burgos aldera joko dute izena ematen duten bikerrek, Medina de Pomarren hasi eta Puentedeyra bitarteko ibilbidea bizikletan egitera. 53 km eta 384 metroko desnibeleko ibilbidea da, zailtasunaren aldetik erdi mailakoa. Behin Puentedeyra iritsita, buelta hartu eta Medina de Pomarrera itzuliko dira txirrindulariak. 

Martxarako izena ematea zabalik dago, Mank-en (948 464 866 telefonoa, kirolak@sakana-mank.eus). Prezioa 10 eurokoa da, autobusa ordaintzeko. Autobusa 7:00etan aterako da Altsasuko autobus geltokitik. Gau horretan ordu aldaketa denez, adi egoteko deia egin du Mank-ek.