Orain dela urte bat soilik jende gutxik ezagutzen zuen talde hau, Lukiek izenekoa, azeriak, bizkaitarra itxian. Taldearen osaera sinplea da, izan zitekeen egokiena nire ikuspuntutik: gitarra melodiko bat, baxu indartsu bat eta bateria zaratatsu batez osatuta. Gitarra jotzailea eta abeslaria ere Belako taldeko kide da.
Azken urteotan euskal musikaren panorama guztiz mugitu dute, beraien doinu itsaskorrekin entzule garenok guztiz bereganatuz. Bizkaitar garbian eta indartsuan gedar egiten dutelarik bafleetatik kanpora. Estiloa rock alternatibo eta beste estilo batzuen nahasketaren ondorioa da, batzuetan Nirvanaren melodiak gogorazten dizkizuna. Bi disko argitaratu dituzte dagoeneko, baina zuzenean guztia hamaika bider handitzen da, kanten kemena, ikusle guztiok bat egin genuen adibidez Hatortxu Rocken, Atarrabiako belardian. Oñatin ere antzekoa izan zen. Rock melodikoaren gainean kontraste handia ematen duten hitz gogor eta potenteak oihukatuz.
Beraien estiloa guztiz deskribatzen dute kanta orok, hasieratik beraien oinazea gogor markatuz. Eroan Zaitue, Fluoreszenteak, Pitagoras eta ezagunena den Vanpiro Zara Orain kantak entzunda guztiz sentituko zara musikaren barne.
Baina beraiek ez dira bakarrak, beste talde batzuk badira, Ezpalak edo Vulk adibidez, musika klitxetik atera eta komertziala denari uko egiten diotenak.
Euskal musika underground-tzat jotzen dute batzuek egiten dutena, nik aldiz urteetan ezkutaturik egon eta berriro berpiztu den musikatzat hartzen dut.