Futbola

Dantzalekuko derbia puntu banaketarekin despeditu zen

Guaixe 2022ko urr. 10a, 12:22

Preferente maila. Bosgarren jardunaldia: Altsasu 0 – Etxarri Aranatz 0 / Lagun Artea 1 – Lezkairu 1

Berdinketa. Hori da Preferente mailan dabiltzan hiru talde sakandarren asteburuan jokatutako bosgarren jardunaldia definitzen duen hitza. 

Altsasuk eta Etxarri Aranatzek Dantzalekun jokatu zuten bi taldeen arteko lehen derbia. Bi taldeak irabaztetik iristsi ziren derbira, animoz bikain, eta berdintasuna izan zen ezaugarri nagusia. Jokoan zeuden hiru puntuak lortzen saiatu ziren bi taldeak, baina ezin. Baloiak ez zuen ez altsasuarren ez etxarriarren atean sartu nahi izan eta husnako berdinketarekin eta puntu banaketarekin despeditu zen partida. 

Eta gauza bera gertatu zen Lakuntzan. Lagun Artea taldeak Injerto hartu zuen eta partida zoroa banako berdinketarekin despeditu zen. Partida hasi eta 10. minutuan Roberto Illerak Lezkairu aurreratu zuen. Lagun Artea partidari buelta ematen saiatu zen, baina ezin, bigarren zatia hasi eta berehala Unai Zubiriak banakako berdinketa lortu arte. Hortik aurrera garaipenaren bila ibili ziren bi taldeak, baina markagailua ez zen gehiago aldatu eta puntu banaketarekin despeditu zen lehia. Aipatzekoa da Lagun Arteak azkeneko partidak baino itxura hobeagoa eman zuela. 

Sailkapenean Universidad de Navarrak jarraitzen du lider (13 puntu), Altsasuk laugarren postuari heltzen dio (10 puntu), Etxarri Aranatz zortzigarren da (8 puntu) eta Lagun Artea hamabosgarren postuan dago (3 puntu). Datorren jardunaldian Lezkairuren kontra ariko da Altsasu, Etxarri Aranatzek Itaroa Huarte B taldea hartuko du eta Soto-Ibarbaso taldearen kontra jokatuko du Lagun Arteak.