Errigorak auzolanera deitu du

Guaixe 2022ko urr. 13a, 12:51

Errigoraren auzolanean parte hartu zutenen talde argazkia. ARTXIBOA

Saskiak hilaren 22an beteko dituzte.

2013tik aurrera, Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina egiten du Errigorak udazkenero. Kanpainaren barruan, Nafarroako hegoaldeko produktuez osatutako   saskiak banatzen dira Euskal Herriko milaka etxetan.  Etekinen zati bat Nafarroa erdialde eta hegoaldeko euskalgintzari bideratzen zaio. Aurten ere kanpaina eginen du Errigorak eta salduko dituen saskiak betetzen laguntzeko  auzolana deitu du. Lastailaren 22an izanen da, Ablitasen. 09:00etan gosaldu eta lanari 09:30ean ekinen diote parte-hartzaileek. Hura despedituta, 14:30ean, bazkaria izanen da. Errigoraren auzolanean parte hartu nahi duenak web orrian eman behar du izena. 

Lastailaren 22an bertan, Hordago! ekimenak manifestazioa deitu du Tuteran Que viva el Euskara de Cortes a Bera lelopean. Tuterako plaza Berritik abiatuko da . Hura despeditzean Des-Kontrol eta Buiaka elektrotxarangaren doinuak izanen dira.