Gazte Koordinadora Sozialistaren ikasturtearen aurkezpenak

Guaixe 2022ko urr. 14a, 11:04
GKS eta Kontseilu Sozialistaren manifestazioa Biolentzia kapitalistaren kontra. ARTXIBOA

Sasoi politikoai hasiera emateko Sakanako GKSk aurkezpenak eginen ditu bailarako herrietan; urriaren 14an, ositrala, Arbizun eta Altsasun. 

'Dagoena onartu ala borrokara batu' lelopean Sakanako Gazte Koordinadora Sozialistak ikasturte hasierako aurkezpenak eginen ditu herrietan. Urriaren 14an, ostirala, Arbizuko elkartean, 18:00etan, eta Altsasuko gaztetxean, 18:30ean, eginen dituzte. Aurkezpenetan testuinguruaz egiten duten irakurketa entzuteko eta "gazte langileon pobretzeari alde" egiteko dituzten proposamenen inguruan hausnartzeko aukera izanen dela jakinarazi du koordinadorak.

Urriaren 21ean, ostirala, Lakuntzako Biltokin eta Irurtzunen, Gazte Egunaren baitan, izanen dira aurkezpenak, eta urriaren 22an, larunbata, Urdiaingo gaztetxean.