Gazte Koordinadora Sozialistaren ikasturtearen aurkezpenak

Guaixe 2022ko urr. 14a, 11:04

GKS eta Kontseilu Sozialistaren manifestazioa Biolentzia kapitalistaren kontra. ARTXIBOA

Sasoi politikoai hasiera emateko Sakanako GKSk aurkezpenak eginen ditu bailarako herrietan; urriaren 21ean, ostirala, Lakuntzan eta Irurtzunen eta 22an, larunbata, Urdiainen. 

'Dagoena onartu ala borrokara batu' lelopean Sakanako Gazte Koordinadora Sozialistak ikasturte hasierako aurkezpenak eginen ditu herrietan. Urriaren 21ean, ostirala, 18:00etan, Lakuntzako Biltokin eta Irurtzungo kultur etxean, Gazte Egunaren barruan, 19:00etan, eginen dituzte. Urriaren 22an, larunbata, 18:00etan, Urdiaingo gaztetxean izanen da aurkezpena. Ekimenean "testuinguruaz" egiten duten irakurketa entzuteko eta "gazte langileon pobretzeari alde" egiteko dituzten proposamenen inguruan hausnartzeko aukera izanen dela jakinarazi du koordinadorak.