Arakilgo Udalak baratzezaintza ekologikoan interesatutako pertsonendako ikastaroa antolatu du bertako barietateak programaren barruan: Udazkeneko baratzaren maneiu ekologikoa. Arrea Agroekologia taldeko Tania Gómezek emanen du ikastaroa eta, besteak beste, udazkenean baratzea mantentzeko lanak erakutsiko ditu. Ondoren, Aizkorbeko baratza batean praktikak eginen dituzte parte hartzaileek. Ikastaroa urriaren 17an, astelehena, 16:30etik 18:30era izanen da; parte hartzaileak Aizkorben elkartuko dira. Izena emateko 634 584 226 telefonora edota arakilkultura@gmail.com edo arakilbio@gmail.com epostetara mezu bat bidali behar da.