Sebastian Fernandez de Leceta Dos Pelosek Napoleondar Gerretako borroketan Hego Euskal Herrian eta Aragoi frantsesen aurka jardun zuen. 1822ko urrian, Erregengurutzan, Bernoako galtzadan, Dos Pelos koronela eta bere 104 soldaduak fusilatu zituzten. Bigarren mendeurrenean gertaera gogoan izanen du Iturmendiko Udalak. Urriaren 22an, larunbata, Burundako Mandazainen eguna. Sebastian Fernandez de Leceta Dos Pelos eta bere kideen fusilamenduaren bigarren mendeurrena ospatuko dute, 09:30etik aurrera.
Eguna Burunda, Etxarri Aranatz, Ameskoa bailara, Ataun eta Ulibarri Aranako herrietako bisitari eta ordezkarien harrerarekin hasiko da, Iturmendiko plazan. 10:15ean Erregengururatzen, fusilamenduaren lekuan, elkartuko dira eta bertan Gasteizko Bataila 1813 elkartearen eskutik fusilamenduaren birsortzea eginen da. 11:30ean birsortzea herriko plazan errepikatuko dute.
12:30ean Bakaiku, Iturmendi eta Urdiaingo mandazainen kofradien eta gonbidatutako udalen ordezkarien aurkezpena izanen da, eta fusilamenduari buruzko liburuxkaren banaketa eta azalpen solasaldia izanen da. Ondoren, auzatea eta ajoarrieroko bazkaria izanen da, eta bazkalostean musika. Herri bazkariaren inguruko informazio gehiago 699 37 51 56 edo 680 87 69 76 zenbakietan.
Egitaraua
Urriak 22, larunbata
- 09:30 Herrietako bisitari eta ordezkariei harrera, Iturmendiko plazan.
- 10:15 Topaketa eta fusilamenduaren birsortzea Gasteizko Bataila 1813 elkartearen eskutik, Erregengurutzan.
- 11:30 Fusilamenduaren birsortzea Gasteizko Bataila 1813 elkartearen eskutik, Iturmendiko plazan.
- 12:30 Bakaiku, Iturmendi eta Urdiaingo mandazainen kofradien eta gonbidatutako udalen ordezkarien aurkezpena, plazan.
Fusilamenduari buruzko liburuxkaren banaketa eta solasaldia. - 13:00 Auzatea, plazan.
- 14:00 Ajoarrieroko herri bazkaria.
- 16:00 Bazkalosteko musika Lau Haizetara taldearekin.